ES | EU
Gobierno Vasco

inika logo
moodle logo
carta

Institutuko Blogak

Ikastetxeko blogak

Lifelong Learning Programme

comenius logo
erasmus logo

LANBIDE HEZIKETAN MATRIKULATZEKO EPEA IREKITA // ABIERTO EL PLAZO DE MATRICULACION PARA FP

 

 

Mutrikuko Institutuan, GOI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA ZIKLOETAN

 

matrikulatzeko  epea berriro zabaldu da,

urriaren 15era arte.

 

Informazio gehiago:

 

Interneten: http://www.mutrikubhi.hezkuntza.net

Telefonoz: 943603545

E-mailez: idazkaritza@mutrikubhi.net

 

 

 

 

2018-19 IKASTURTEA. KURTSOAREN HASIERA

 

2018/19 ikasturtea irailaren 7an hasiko da.


Kurtsoaren hasiera honako egitaraua jarraituz:

10:00etan: 1.DBHko ikasleak, ARETO NAGUSIAN, zuzendaritza eta tutoreen ongi etorria eta aurkezpena.

10:30ean:  1,Batxilergoko ikasleak, ARETO NAGUSIAN, zuzendaritza eta tutoreen ongi etorria eta aurkezpena.

10:30ean: 2.,3. eta 4. DBH

                2.Batxilergoa

                Administrazio eta Finantzak 2. maila

                Sistema Elektroteknikoko eta Automatizatuak 2.maila

                Ikasle bakoitza dagokion gelan tutorearen ongi etorria eta aurkezpena.

11.00etan: Administrazio eta Finantzak 1.maila

                 Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak 1.maila

                ARETO NAGUSIAN, zuzendaritza eta tutoreen ongi etorria eta aurkezpena.

 

Ongi etorri ikasturte berrira!!!

 

MATRIKULA LANBIDE HEZIKETAN // MATRÍCULA PARA FORMACIÓN PROFESIONAL

 

Mutrikuko Institutuan, GOI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA ZIKLOETAN

matrikulatzeko  epea zabalik da uztailaren 18ra arte.


Euskadiko enpresarien elkarteek emandako datuen arabera,  Lanbide Heziketako ikasleek enplegua lortzeko aukera bikaina dute. Goi Mailako titulua lortzen dutenek,  errazago izango omen dute lana aurkitzea bai erakunde publikoetan baita enpresa pribatuetan ere.  Adibidez, azkeneko 2 urteetan, “Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak” izeneko zikloko ikasle guztiek  gure ikastetxean ikasketak bukatu orduko lortu dute lanpostua.

Tekniko Espezializatuen eskaera horri erantzun nahian, Mutriku BHIk  eskaintza berezia zabaldu du inguruko enpresetan: lanean diharduten langileek Goi Mailako titulua lor dezakete lana eta ikasketak batera eginda. Aukera hori bi ziklo hauetan izango da:  Industria alorreko “Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak” zikloan eta administrazio alorreko “Administrazio eta finantzak” zikloan.


Informazio gehiago:

Interneten: http://www.mutrikubhi.hezkuntza.net

Telefonoz: 943603545

E-mailez: idazkaritza@mutrikubhi.net

AURREMATRIKULA LANBIDE HEZIKETAN -- PREMATRICULA EN CICLOS FORMATIVOS

 

 

2018-19 ikasturteko Lanbide Heziketako Zikloetan AURREMATRIKULA datozen egunetan irekiko da.

Aurrematrikula datak: Ekainaren 4tik 15a arte

 

Lanbide Heziketa, zer da?

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.

Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

Lanbide Heziketa, zertarako?

Egun, gure Erkidegoan,  LHko zikoek enpleguaren portzentai haundi bat hartuko dute 2018 urtean. Azkeneko urteetan, enpleguaren merkatua eraldatzen ari da. Enpresek LHko ikastetxei hainbat espezializazio berri eskatzen diete.

Euskadiko Patronalen Elkarteen (Confebask, Adegi, Cebek eta Sea) datuen arabera, Lanbide Heziketako zikloetako ikasleek enplegu irteera handiak aurreikusten dituzte 2018 urtetik aurrera.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu gure telefonora 943 603545 edo emailez kontaktatu, idazkaritza@mutrikubhi.net

 

 

 

VOYAGE À BORDEAUX AVEC LES ÉLÈVES DE 1ÈRE ANNÉE BAC

 

VOYAGE À BORDEAUX AVEC LES ÉLÈVES DE 1ÈRE ANNÉE BAC


Martxoak 20, 21 eta 22an Batxi 1 Frantseseko ikasleak Bordeaux-ra joan ziren bertako hizkuntza eta kultura ezagutzera.


voyage à Bourdeaux1   voyage à Bourdeaux2


 Hiria bisitatzeko gida bat izan genuen frantsesez, bertako leku aipagarrienak eta historia ezagutzeko (Place de la Bourse, la porte Cailhau, la fleuve Garonne, Le monument aux Girondins, le Grand Théatre, le pont de Pierre, la Cathédrale Saint-André…). Gauean, Creperie baten afaldu genuen.

 

voyage à Bourdeaux3  voyage à Bourdeaux4


Bigarren egunean, Europako kalerik luzeena zeharkatu genuen, la Rue Saint-Cathérine eta la Place de la Victoir-en bukatu. Arratsaldean, txalupan, Garonne errekan zehar ibili ginen, azalpenak frantsesez eta ingelesez jasoz.

 

voyage à Bourdeaux5


Esperientzia polita eta aberasgarria!

 

voyage à Bourdeaux6


Merçi beaucoup à tous! À l’année prochaine! :)

 

 


Martxoaren 8a ikastetxean eta kalean

 

Atzoko eta gaurko gizarte eta kultura ereduen

inguruko  hausnarketa, genero ikuspuntutik


martxoaren8 ikastetxean1martxoaren8 ikastetxean2


Emakume ikasle zein irakasle, klasetik kalera.


martxoaren8 ikastetxean3martxoaren8 ikastetxean4

martxoaren8 ikastetxean5



 

Hezkidetza Taldea Iruñean

 

Hezkidetza taldean gela desberdinetako ikasleak eta irakasle batzuk parte hartzen dute.

 

Hezkidetza taldea

 

Aurtengo Martxoaren 8ko ekintza antolaketan lagundu dute. Ondoren,  Iruñera joan dira  egun pare bat pasatzera.

 

ITZIAR ITUÑO MUTRIKUKO INSTITUTUAN

Urtarrilaren 29an gure artean izan genuen ITZIAR ITUÑO antzeslea. Itziarrekin izan genuen dinamika zoragarria izan zen; interesantea genuen bere lanaren inguruan eta egin genion galderekin gustura ikusi zitzaion. Ekarrizketari ez genion bukaerarik eman nahi.  Itziar oso jatorra da eta eskuzabalik hartuko dugu beti.

Itziar ikastetxean1

Aktorea aurkezten

Itziar ikastetxean2

2018-19ko MATRIKULAZIOA DBH-n // MATRICULACION EN LA ESO CURSO 18-19

Datorren ikasturterako Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako eskaerak aurkezteko eta ikasleak onartzeko epea zabalik dago.

Eskabideake ta egiaztagiriak aurkezteko: urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero ikastetxera deitu dezakezue, 943 603545 ext 310 edota zure zalantzak bidali korreo elektronikoaren bidez: idazkaritza@mutrikubhi.net

18-19 DBHko matrikulazioa

Gurasoekin egindako aurkezpena deskargatu dezakezu.

 

Itsas zaindariak

Gipuzkoako Diputazioak Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatu zuen Akuarioko burutu zen ekitaldi batean.

Bertan, Zumaia Maria eta Jose Ikastetxea, CIFP Easo LHII Donostia eta Mutrikuko BHIko ikasleak eta Anaiarte elkarteko kideak itsasoko hondakinen jarraipena egiteagatik parte hartu zuten.

Surfriderrek urtero egiten du hondakinen bilketa Euskal Herriko hondartzetan, Murgita Donostiako errekan (Igeldo), burumendi (Mutriku) eta Inpernupe (Zumaia) hondartzan.

Euskal Kostaldeko Geoparkeari ere ohore egin zitzaion.

itsas zaindariak-Mutrikuko ikasleak  itsas zaindariak

itsas zaindariak1

 

itsas zaindariak2

 

1.dbh eta 2.dbhko ikasleek irteera eguna izan dute (2017-12-21)

Gaur 1dbho ikasleak Donostira Eureka! zientzia museora  joan dira  eta bertan matematikak oinarri dituen tailer batean parte hartzeko aukera izan dute (Math Mystery Box II).Tailerra egin eta gero, museoan zehar bisita gidatua izan dugu;  elektrizitatearen oinarriak ezagutuz, plasmazko bola ikusiz etab.

 

2.dbhoak berriz Pasaiara joan dira bertako  Albaola Itsas Kultur Faktoriara. Albaola euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da.

Irteera bukatzeko 2 mailak Txuri Urdin izotz pistan elkartu eta eguna patinatzen bukatu dute.

HANDIA filma eta HANDIArekin solasaldia

 

Azaroaren 20an DBH4ko ikasleok, euskara eta gizarte arlotik, Zumaiako Aita Mari zinera joan ginen HANDIA pelikula ikustera. Aurretik, Joan Eleizegi Ateagaren bizitza ezagutu genuen gelan; eta, hori aitzakiatzat hartuta, filma ikustera joan ginen. Gainera, ikus-entzunezkoak gaian askoz gehiago sakontzeko balio izan zigun.

Denbora tarte interesgarri bat pasa eta gero, galderak prestatzeari ekin genion azaroaren 27an HANDIA bera etorri behar zelako gure artera; hau da, ENEKO SAGARDOY. Egun horretan, beti gogoratuko dugun elkarrizketa izan genuen Enekorekin. Denok borobilean jarrita oso momentu politak eta interesgarriak bizi izan genituen.

Besterik ez, Eneko guretzako, nahiz eta 1,85 zm izan, oso handia da, eta izango da.

2017-18ko KURTSOAREN HASIERA

2017-18 ikasturteko hasiera Irailaren 7an izango da.

Harrera eguneko ordutegia:

-- 10:00etan: 1 DBHko ikasle berriak, Institutuko Areto Nagusian.

-- 10:30ean: 2,3 eta 4 DBH; 1 eta 2 Batxiler eta 2. mailako zikloko ikasleak, talde bakoitzak bere gelan (taldeko zerrendak ikastetxeko tabloian jarriko dira)

-- 11:00etan: 1.mailako zikloko ikasleak, Institutuko Areto Nagusian.

LANBIDE HEZIKETA AURREMATRIKULAZIOA

Datorren ikasturterako LANBIDE HEZIKETA AURREMATRIKULAZIOA egiteko epea irekita dago: Ekainaren 5etik 16ra bitartean.

Izena emateko aukera duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero gurekin harremanetan jarri zaitezke, 943 60 35 45  ext 310 telefonora deitu ondoren; edo bestela gure web orriaren bidez, idazkaritza@mutrikubhi.net.

 LHko propaganda Klikatu eta Lanbide Heziketari buruzko informazioa izango duzu.

 

 

Mutrikubhi propaganda

 

Administraritza ikasleak enpresaren mundua ezagutzen.

Administrazioko Heziketa Zikloko ikasle batzuk, Elgoibarko PNEUMAX enpresara bisita egin dute. Bisita hau START INNOVA proiektuaren barruan dago eta TKNIKAk babestua. Bisita horretan, enpresaren egunerokoa ikusteko aukera izan zuten.
Ikastetxetik eskerrak eman nahi diogu enpresako arduradunari.

LHko ikaslean PNEUMAX

2017/18 IKASTURTEKO AURREMATRIKULA

HAUR HEZKUNTZAN, LEHEN HEZKUNTZAN ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN 2017-18 ikasturterako matrikula epea irekita dago.

 

Matrikulatzeko epea: URTARRILAREN 30etik OTSAILAREN 10 arte.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 603545 ext 310 telefonora deitu dezakezu edota idazkaritza@mutrikubhi.net korreora idatzi.

 

© mutrikubhi
Telefonoa: 943603545 | Fax: 943604254 | 012132aa@hezkuntza.net idazkaritza@mutrikubhi.net